Harremanak olga@momotegi.com 943.493.191 627.429.654 Pikogarate Bidea 20
20180 Oiartzun. | Nola iritsi
...

AgroturismoLanda Etxea

Aiako Harria parke naturalaren bihotzean, Donostia (20 minutu) eta Hendaia (15 minutu) artean duen kokapenak, lasaitasun, baretasun eta gozamena eta Euskal Herriko hiri eta herri zoragarrietan (Donostia, Bilbo, Baiona, Biarritz,...) hiritarrago eta turistikoago diren beste ekintzen arteko konbinazio ezin hobea ahalbidetzen du. Isiltasun, lasaitasun eta pribatutasun baldintzek inspirazio artistikorako, azterketa, oposizio eta proiektuen prestakuntzarako beharrezkoa den kontzentrazio, isolamendu eta atseden egoera ahalbidetzen dute. Egiazko landa-lurreko bizimoduaz bakarka zein familiartean kezkatu gabe gozatzeko aukera, haurrak naturarekin lotutako bizitzaren magiaz jabetzen diren bitartean.

┬┐Quieres reservar la casa rural?

Baerria

Baserri tradizionala da 200 urteko historia baino gehiagorekin.Eraikin independentea da zuen erabilera esklusiborako, jabeen etxearen ondoan, edozertan laguntzeko prest egongo direnak nahi izan ezkero. Hiru logela ditu, dutxa eta bainera independentea duen komuna, egongela, sukalde eta jangela.Landa bizitzaz gozatzeko beharrezkoa den guztiaz ekipatua dago gaur egungo erosotasun guztiekin. Etxea 2 pertsonatik 5 pertsona jasotzeko egokitua dago (ohe osagarri 1 gehitu daiteke) eta bere gozamena esklusiboa da. Ez dago ostalari gehiago eta jabeak gertuko baina independentea den beste eraikin batean bizi dira.

+ info
Zerbitzuak

Zerbitzu estrak eskaintzen dira, gosari saskiak, umezain zerbitzua eta gure artisau produktuak erosteko aukera zuen mahaian erabiltzeko.

+ info
Zer egin

Nekazaritza ekintzetan parte hartu, putzu natural eta mina erromatarretako paseoetaz gozatu. Hartu kotxea eta hurbildu Euskal Herriko toki turistiko nagusietara.Gozatu gastronomiaz: momotegin eta baita inguruetan.

+ info

"Aisialdirako aukera anitzdun inguru lasai"