-
Landa Etxea
Aiako Harria parke naturalaren bihotzean, Donostia (20 minutu) eta Hendaia (15 minutu) artean duen kokapenak, lasaitasun, baretasun eta gozamena eta Euskal Herriko hiri eta herri zoragarrietan (Donostia, Bilbo, Baiona, Biarritz,...) hiritarrago eta turistikoago diren beste ekintzen arteko konbinazio ezin hobea ahalbidetzen du. Isiltasun, lasaitasun eta pribatutasun baldintzek inspirazio artistikorako, azterketa, oposizio eta proiektuen prestakuntzarako beharrezkoa den kontzentrazio, isolamendu eta atseden egoera ahalbidetzen dute. Egiazko landa-lurreko bizimoduaz bakarka zein familiartean kezkatu gabe gozatzeko aukera, haurrak naturarekin lotutako bizitzaren magiaz jabetzen diren bitartean.
Ikusi landa etxea -
Ahate eta antzar artisau produktuak
Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz1985 urtetik, Olga Posse-k antzar eta ahateak hazi eta gizentzen ditu Momotegin foie-gras-a ekoizteko. Animaliak aske bizi dira eta arto eta jaki naturalez elikatzen dira. Orain, gure ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz.Hegazti hauek hazten diren baserria bisitatuko dugu, eta lortzen diren produktu-mota ezberdinak ezagutuko ditugu, nola egiten diren ikasiaz. Bisita eta gero, beraien artisau-produktuak dastatzeko aukera izango dugu, hala nola, foie, konfit eta ahate-urdaiazpikoa.
Ikusi gure producktuak