Servicios
-
Dastatze-bisita ahate-produktuen baserrian
Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz.Hegazti hauek hazten diren baserria bisitatuko dugu, eta lortzen diren produktu-mota ezberdinak ezagutuko ditugu, nola egiten diren ikasiaz. Bisita eta gero, beraien artisau-produktuak dastatzeko aukera izango dugu, hala nola, foie, konfit eta ahate-urdaiazpikoa. Bisitaren prezioaren barne 70 gramoko foie - potea edo salmentan diren edozein produktu erosketan 10 €ko deskontua hartzeko aukera izango dugu.
Bisitaren prezioa: 24 € / pertsonako
Iraupena: 1h30
Ordutegia: egunero erreserba aldez aurretik hartuta. Teléfonoa: 943.493.191
E-mail: olga@momotegi.comY además...
Gosari saskiak.
Hiru mota daude aukeran, etxeko produktuak barne, nola gaziak hala gozoak.
Bazkari eta afariak "erretiluan"
Baserrian ekoiztutako ahateki artisau-produktuak "erretiluan" jateko eskaintzak, bazkari zein afaritarako aukera ezin hobea ematen du, landetxeko bezero diren nazioarteko ospe, sona eta gailentasunezko jatetxeetan eskeintzen diren foie, confit, magret, eta beste jakiak zure mahaiean bertan dastatzeko erregalia.
Umezaintza zerbitzua
Haurrekin batera egindako egonaldietarako umezaintza zerbitzua eskeintzen dugu, gauez gurasoek irtenaldiren bat egin ahal dezaten.
Erosketa saskia zerbitzua
Landa-turismora iristerako, ezinbestekoa izan dezazun zure lehen estantzia momentuetarako, supermerkatura joateaz arduratu gabe,zuk eskatutako produktuak erosteko aukera ematen dizugu, gehigarrizko kargurik gabe.




